XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artzainak salto egin zuen harkaitzetik.

Hasieran bazirudien hegan egitera zihoala, baina laster egin zuen goitik behera, harriak bezala.

Eskerrak zuhaitz baten adarretik zintzilik geratu zela, bestela...!.

Minik ez baina izututa, hegoak mila lekutan urratuta, garrasika hasi zitzaion: - Harrapatzen bazaitut, eskribau madarikatu hori!.

Ederki jo didazu adarra!.

Beste hanka galdu ez dudanean...!.

- Zaude isilik - erantzun zion eskribauak.

Ez al zara konturatzen adarra jo izan banizu ez zenuela salbatu zaituen adar hori aurkituko?.

Hori baino serioagoa naiz ni.

- Eta orduan zer gertatu da?.

Ez zen, ez, eskribaua hitzik gabe geratuko: - Eta isatsa?!.

Sekulatan ikusi al duzu isatsik gabeko txoririk hegan?.

- Izan ere...!.

Eta nola ez zenidan atzo abisatu?.

- Baina orain txoriek isatsa dutela predikatzen hasi beharko al dut nik?.

Ez nuen dudan jartzen jantzia zenuenik.

- Eta harkaitz gainean nengoenean ez al nauzu ba ikusi?.

- Han behetik?.

Ez direla gero prismatikoak nire begiak....

Eta horrela, biharamunerako geratu ziren.

Herrira joan, ehuna erosi, makilak ebaki... lanean ari zela astoa agertu zitzaion berriro: - Kaixo artzaina!.

Ez zaude gaur atzo bezain alai.

- Ezetz?- eta txistuka hasi zen, itxura egiteko.

- Egunsentian ikusi zaitut... baina hegan egiteko ez al zindoazen azkarregi?.

Nik hegan ikusi izan dut era horretan bat baino gehiago... harriak batez ere.

- Harriak?- eta harri baten bila makurtu zen, astoak ziztu bizian ihes egiten zuen bitartean.

Handik gutxira bezperako baserritarra etorri zitzaion: - Artzaina, ikusi al duzu astoa?.

- Ikusten, ama, nola oraindik ez zuen aurkitu?.

... Eta zerak, artzainak, zera erantzun zion: - Bai, oraintxe bertan ikusi dut hizketan egiten duen asto madarikatu hori!.

Hortik joan da.